2.IBAIONDO BACKYARD

Balorazio "oso positiboa" egin du Ibaiondo Backyard lasterketako antolatzaile taldeak

Noaua Aldizkaria 2026ko apirilaren 1a

Eguraldiak lagundu ez zuen arren, oso pozik azaldu dira Ibaiondo Backyard lasterketako antolakuntza taldekoak, eta dagoeneko, hirugarren edizio pentsatzen ari direla esan du Iñaki Bengoetxeak, lasterketa koordinatzaileetako batek. 

Ia hiru egunez, Santuenea auzo korrikalariez josita egon da Ibaiondo Backyard lasterketa izan delako. Guztira 121 parte-hartzaile izan dira. Gizonezkoetan Meltxor Iza izan zen nagusi 44 itzulirekin; hau da, guztira 295,064 kilometro eginda. Emakumezkoetan, Carmen Garcia-Riaño izan zen garaile 23 itzulirekin, 154,238 kilometro inguru eginda. 

Antolakuntzako kideak, "balorazioa oso positiboa" egin dute asteburuko lasterketaz. Asteburuan egindako eguraldi zakarrarengatik, zalantzak zituzten ea igandera iritsiko ote ziren, baina asteleheneko goizeko lehen ordutara iritsi ziren korrikalariak. "Gogo askorekin gaude, ilusioz beteta eta hirugarren edizio bat egingo dugu", horrela azaldu dio lasterketako koordinatzaileetako bat den Iñaki Bengoetxeak hedabide honi. 

Jendearen aldetik "goxotasun eta hurbiltasun handia" jaso dutela esan du Bengoetxeak, baita partaideek ere. Horrek, dagoeneko hirugarren edizioan pentsaraztea ekarri du, eta data zehazten hasiak dira jada. "Askoz edizio gehiago egotea espero dugu" eman du jakitera Bengoetxeak. 

Hala ere, aurtengo edizioa ixteko gauza batzuk falta zaizkiela onartu du Bengoetxeak.