Ibaiondo Backyard lasterketaren 3.edizioak badu data

Noaua Aldizkaria 2026ko apirilaren 17a

Haien sare sozialetan jakinarazi dutenez, lasterketaren hirugarren edizioa 2027ko martxoaren 20an hasiko da. 

Ibaiondo Backyard lasterketaren hirugarren edizioa 2027ko martxoaren 20an izango da. Abenduan irekiko da izen ematea, baina oraindik ez dute datarik zehaztu. Aurten izan den gisan, korrikalari bat gelditu arte iraungo du. Zirkuitua ere berdina izango da, eta Santueneako frontoian izango da frogaren hasiera eta amaiera lekua, baita korrikalariek deskantsatzeko gunea ere. 

Lehenengo edizioan 41 itzuli egin zituen irabazleak, eta aurtengoan, 44 itzuli egin dituzte, urterik urtera ere gora doaz, baita partaideak ere. Lehenengoan 103 partaidek izen eman zuten, eta bigarrenean, 121 izan dira korrikalariak. Gainera, aurten 60 pertsonako itxarote-zerrenda izan da.