Ekainaren 23 girotua baita Santuenean ere. Bertako kultur elkartearen eskutik, arratsalde eta iluntze pasa girotua antolatu dute astearte honetan. Itsatsia dugun beroaldia tarteko, ekimenen eskaintza uneko egoerara egokitu zuten. Ur jolasekin ekin zioten arratsaldeari. Segidan, kalejiran bira egin zuten auzoan barrena, bertako saltokian eta tabernan geldialdi bana eginda. Geltokiotan, dantzan eta koplatan aritu ziren.
Afaltzeko elkartu ziren gero eta iluntzeko 22:00etan piztu zuten eskubaloi pistan sua, hau ere egunotako errealitate klimatikora moldatuta. Izan ere, Udalak suok pizteko hitzorduak antolatuak zituzten eragileekin lankidetzan segurtasun neurriak handitzea adostu zuten; tartean, Santuenea Kultur Elkartearekin.
Besteak beste, arrisku egoerak saihesteko sura hurbiltzea galaraztea adostu zuten, ohi baino su txikiagoa piztea eta sua handitzeko materialik ez erabiltzea edota mangerak eskuragarri jartzea.


