“Santuenea martxan!” aldarripean, bertako kultur elkarteak ikasturte hasiera girotzeko arratsalde pasa antolatu du ostiralerako, irailaren 4rako hainbat ekintzekin. Udazkenean barneratuta, bertso-afaria ere iragarri du urrirako. Hemen dituzue zehaztasunak:
Irailak 4, ostirala
17:00-19:30 Umeentzako pottokak eskubaloi plazan. Parte hartzea: 4 euro (2 eurotan Santuenea KE-ko bazkideek).
18:00-19:00 Jubilatuentzako Maria Arandiaren magia saioa frontoian. Ondoren, luntxa.
20:00 Afari merienda (norberak ekarria). Postrea, Santuenea K.E.-ren kontu.
21:15 Bingo musikala.
Oharra: pintxoak salgai jarriko dituzte.
Urriak 16, ostirala
20:30 Bertso-afaria Santueneako Ibai-Ondo elkartean.
Zehaztasunak:
-Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Ane Labaka, Miren Artetxe.
-Gai-jartzailea: Onintza Gartzia.
-Menua: txistorra, bakailaoa saltsan, saiheskia, gazta, irasagarra eta intxaurrak, kafea, kopa.
-Txartelak: 40 eurotan salduko dituzte Esnaola janaridendan.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.
Jaiak ate joka
Atxegaldeko jaien ondotik, festa giroan murgiltzen hurrengo auzoa Santuenea izango da. Ohi bezala, iraileko hirugarren asteburuan ospatuko dituzte jaiak; hilaren 18tik 20ra. Auzokideak elkartuko dituen bazkari, globo gerra, dastatze saio hainbat, haur jolasak, txapelketak, musika gauak eta hitzordu gehiago prestatu ditu tokiko jai batzordeak.