Santueneako jaiak

Santuenea, festa giroan murgiltzen hurrengo auzoa

Noaua Aldizkaria 2026ko irailaren 2a

Irailaren 18tik 20ra barneratuko da Santuenea, 48 orduko etenik gabeko festa giroan. Jai batzordeak prest du hiru egun horietarako ekintzen eskaintza.

Kalezar, Usurbil, Zubieta, Urdaiaga eta Atxegalderen ostean, azken txanpan barneratzen doa udako festen erronda. Aginagako jaien aurretik, azkenaurreko geltokia izango dute ospakizunok Santuenean.

Jai batzordeak prest du irailaren 18tik 20rako ekintzen egitaraua. Denetarik aurkituko duzue, ostiraleko globo gerratik hasi eta igande iluntzeko azken trakara arte: haur jolasak, bi musika gau, tokiko produktuen dastaketak, auzo bazkaria, kalejirak, txapelketak...

Santueneako jaiak
Irailak 18, ostirala
17:00 Txupinazoa. Ondoren, globo gerra.
18:30 Buruhandiak. 
19:00 Gautxori Txaranga.
19:30 Sardin jana.
21:00 Auzo Afaria.  Zure afaria ekarri. Sagardoa gure kontu.
23:00 Dj Gorka Mendi.
Ondoren, DJ.

Irailak 19, larunbata
10:00 Puzgarriak.
12:30 Buruhandiak.
13:30 Haurren bazkaria (norberak ekarria, edaria eta postrea gure kontu).
15:30-16:00 Muserako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa.
17:30 Txokolatada.
18:00 Lauburu Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren kalejira.
19:30 Astiazaran eta Alabier trikitilariak.
23:30 Laket erromeria.
02:30 Dj Txolas; Dj Tuggo.

Irailak 20, igandea
09:00 Esnadeia: JON&JON.
11:00 Umeen jolasak.
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
12:00 Zanpantzarrak.
12:30 Lekim magoa.
14:00 Auzo bazkaria.
Ondoren, bingoa.
17:30 Buruhandiak.
18:00 Xaibor.
19:00 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneako jai batzordea.