2026-27

Santuenea ikasturte berrirako martxan gaurtik

Noaua Aldizkaria

Ikasturte berria festa giroan abiaraziko du Santuenea Kultur Elkarteak ostiral honetan, irailaren 4an. Bi aste barruko festen atarian, arratsalde pasa ederra iragarri dute gaurko. Datozen hilabeteoi begira, bertso afaria edota ikastaro sorta ere antolatu dute. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Santuenea martxan
“Santuenea martxan!” aldarripean, bertako kultur elkarteak ikasturte hasiera girotzeko arratsalde pasa antolatu du ostiralerako, irailaren 4rako hainbat ekintzekin. Udazkenean barneratuta, bertso-afaria ere iragarri du urrirako. Hemen dituzue zehaztasunak:

Irailak 4, ostirala
17:00-19:30
Umeentzako pottokak eskubaloi plazan. Parte hartzea: 4 euro (2 eurotan Santuenea KE-ko bazkideek).
18:00-19:00 Jubilatuentzako Maria Arandiaren magia saioa frontoian. Ondoren, luntxa.
20:00 Afari merienda (norberak ekarria). Postrea, Santuenea K.E.-ren kontu.
21:15 Bingo musikala.
Oharra: pintxoak salgai jarriko dituzte.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.


Ikastaroak
Hilabete honetan hasi eta hurrengo urteko ekainera arte ikastaro sorta antolatu du Santuenea Kultur Elkarteak:
-Jubilatuentzat: memoria (astelehenak, 18:00-19:30), taichi (astelehenak 17:00-18:00), bingoa (ostiralak, 17:00-19:00).
-Gainerako ikastaroak: aeroyoga (astelehenak 18:30-20:30, asteazkenak 9:15-11:45 edo 17:30-20:45, ostegunak 17:15-20:30), chikung (astearteak 17:45-20:45).
Izen-ematea: aeroyoga (615 715 991, Leire), chikung (686 957 027, Alex).


Santueneako jaiak
Irailak 18, ostirala
17:00 Txupinazoa. Ondoren, globo gerra.
18:30 Buruhandiak. 
19:00 Gautxori Txaranga.
19:30 Sardin jana.
21:00 Auzo Afaria.  Zure afaria ekarri. Sagardoa gure kontu.
23:00 Dj Gorka Mendi.
Ondoren, DJ.

Irailak 19, larunbata
10:00 Puzgarriak.
12:30 Buruhandiak.
13:30 Haurren bazkaria (norberak ekarria, edaria eta postrea gure kontu).
15:30-16:00 Muserako izen-ematea.
16:00 Mus txapelketa.
17:30 Txokolatada.
18:00 Lauburu Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren kalejira.
19:30 Astiazaran eta Alabier trikitilariak.
23:30 Laket erromeria.
02:30 Dj Txolas; Dj Tuggo.

Irailak 20, igandea
09:00 Esnadeia: JON&JON.
11:00 Umeentzako tailerrak.
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
12:00 Zanpantzarrak.
12:30 Lekim magoa.
14:00 Auzo bazkaria.
Ondoren, bingoa.
17:30 Buruhandiak.
18:00 Xaibor.
19:00 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.

Antolatzailea: Santueneako jai batzordea.


Bertso-afaria
Urriak 16, ostirala
20:30 Bertso-afaria Santueneako Ibai-Ondo elkartean.
Zehaztasunak:
-Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Ane Labaka, Miren Artetxe.
-Gai-jartzailea: Onintza Gartzia.
-Menua: txistorra, bakailaoa saltsan, saiheskia, gazta, irasagarra eta intxaurrak, kafea, kopa.
-Txartelak: 40 eurotan salduko dituzte Esnaola janaridendan.

Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.