Santuenea jaietan murgiltzear da. Asteburu honetan bertan ospatuko dituzte auzoko jaiak, irailaren 18tik 20ra. Hamaika hitzordu programatu ditu jai batzordeak. Segidan duzue jaien egitaraua.
Hilaren 4rako Santuenea Kultur Elkarteak ikasturte berriaren hasiera girotzeko antolaturiko arratsalde pasaren ondotik helduko dira jaiak eta baita auzo dinamika gehiago ere hurrengo hilabeteotan. Horien artean, auzoko kultur elkarteak ikastaro sorta iragarri du eta baita bertso-afaria ere urriaren 16rako. Lerrootan dituzue deialdi horiei guztiei buruzko xehetasunak.
Santueneako jaiak
Irailak 18, ostirala
17:00 Txupinazoa. Ondoren, globo gerra.
18:30 Buruhandiak.
19:00 Gautxori Txaranga.
19:30 Sardin jana.
21:00 Auzo Afaria. Zure afaria ekarri. Sagardoa gure kontu.
23:00 Dj Gorka Mendi.
Ondoren, DJ.
Irailak 19, larunbata
10:00 Puzgarriak.
12:30 Buruhandiak.
13:30 Haurren bazkaria (norberak ekarria, edaria eta postrea gure kontu).
15:30-16:00 Muserako izen-ematea. Bikoteko, 25 euro.
16:00 Mus txapelketa. Sariak:
-1. saria: bi txapel, bi pertsonentzako afaria Aialde Berrin, bi txangurru, bi txuleta, bi botila txakolin eta bi gazta erdi.
-2. saria: bi trofeo, bi txuleta, onddodun otar bat, bi botila txakolin eta bi gazta erdi.
-3. saria: bi txuleta, bi gazta erdi eta bi botila txakolin.
-4. saria: baserriko bi oilasko eta bi botila sagardo.
17:30 Txokolatada.
18:00 Lauburu Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren kalejira.
19:30 Astiazaran eta Alabier trikitilariak.
23:30 Laket erromeria.
02:30 Dj Txolas; Dj Tuggo.
Irailak 20, igandea
09:00 Esnadeia: JON&JON.
11:00 Umeentzako tailerrak.
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
12:00 Zanpantzarrak.
12:30 Lekim magoa.
14:00 Auzo bazkaria.
Ondoren, bingoa.
17:30 Buruhandiak.
18:00 Xaibor.
19:00 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.
Antolatzailea: Santueneako jai batzordea.
Ikastaroak
Hilabete honetan hasi eta hurrengo urteko ekainera arte ikastaro sorta antolatu du Santuenea Kultur Elkarteak:
-Jubilatuentzat: memoria (astelehenak, 18:00-19:30), taichi (urriaren 5etik aurrera, astelehenetan 17:00-18:00 artean, Santuenea 12an), bingoa (ostiralak, 17:00-19:00).
-Gainerako ikastaroak: aeroyoga (astelehenak 18:30-20:30, asteazkenak 9:15-11:45 edo 17:30-20:45, ostegunak 17:15-20:30), chikung (astearteak 17:45-20:45).
Izen-ematea: aeroyoga (615 715 991, Leire), chikung (686 957 027, Alex), taichi (675 006 445, Maribi).
Bertso-afaria
Urriak 16, ostirala
20:30 Bertso-afaria Santueneako Ibai-Ondo elkartean.
Zehaztasunak:
-Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Ane Labaka, Miren Artetxe.
-Gai-jartzailea: Onintza Gartzia.
-Menua: txistorra, bakailaoa saltsan, saiheskia, gazta, irasagarra eta intxaurrak, kafea, kopa.
-Txartelak: 40 eurotan salduko dituzte Esnaola janaridendan.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.