Arratsaldeko txupinazoaren ostean, urezko puxiken gerrarekin ekin diote Santueneako bizilagunek jaiei. Irailaren 20ra arte iraungo duten jaien lehen egunean urezko puxiken gerraz gain, buruhandik, txaranga eta sardina-jana izan dituzte.
Buruhandiak 18:30etan atera dira etxeko txikienen atzetik ibiltzeko. Ostean, gautxori txarangak girotu du arratsaldea, eta 19:30etan sardin-janari ekin diote. 25 kilo inguru sardina egingo dituzte nahi duen ororentzat.
Hamaika hitzordu programatu ditu jai batzordeak. Segidan duzue jaien egitaraua.
Santueneako jaiak
21:00 Auzo Afaria. Zure afaria ekarri. Sagardoa gure kontu.
23:00 Dj Gorka Mendi.
Ondoren, DJ.
Irailak 19, larunbata
10:00 Puzgarriak.
12:30 Buruhandiak.
13:30 Haurren bazkaria (norberak ekarria, edaria eta postrea gure kontu).
15:30-16:00 Muserako izen-ematea. Bikoteko, 25 euro.
16:00 Mus txapelketa. Sariak:
-1. saria: bi txapel, bi pertsonentzako afaria Aialde Berrin, bi txangurru, bi txuleta, bi botila txakolin eta bi gazta erdi.
-2. saria: bi trofeo, bi txuleta, onddodun otar bat, bi botila txakolin eta bi gazta erdi.
-3. saria: bi txuleta, bi gazta erdi eta bi botila txakolin.
-4. saria: baserriko bi oilasko eta bi botila sagardo.
17:30 Txokolatada.
18:00 Lauburu Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien konpartsaren kalejira.
19:30 Astiazaran eta Alabier trikitilariak.
23:30 Laket erromeria.
02:30 Dj Txolas; Dj Tuggo.
Irailak 20, igandea
09:00 Esnadeia: JON&JON.
11:00 Umeentzako tailerrak.
11:00 Toka txapelketa.
12:00 Hamaiketakoa txosnan.
12:00 Zanpantzarrak.
12:30 Lekim magoa.
14:00 Auzo bazkaria.
Ondoren, bingoa.
17:30 Buruhandiak.
18:00 Xaibor.
19:00 Piper dastaketa.
21:00 Festen amaierako traka.
Antolatzailea: Santueneako jai batzordea.