Santueneako jaiak

Museko lehia bizian murgildu dira

Noaua Aldizkaria

Hogeitik gora bikote lehiatu dira aurtengo Santueneko jaietako mus txapelketan.

 

Musak ez du lehiakiderik falta izaten jaietan, ezta Santueneakoetan ere. Hogeitik gora bikoteek parte hartu dute, larunbat honetako, irailaren 19ko txapelketan. Arratsaldeko 16:00ak pasatxoan, auzoko frontoiak irudiotako itxura zuen. Bi ilaratan egituratu dute txapelketa, edo bestela esanda, bildu dute jokalarien multzoa.

Urteen joan etorria gertatu arren, karta joko honek ez du zaletu faltarik Usurbilgo herri eta auzoetako jaietan. Mus zaletuentzako hurrengo hitzordua, Aginagako jaietako festa egun nagusian; urriaren 4an, arratsaldeko 16:00etan hasita.

Hona hemen, jai batzordeak helarazitako argazkiekin, txapelketako lehen lau bikote sailkatu eta sarituak:

Mus txapelketako sariketa
4- Julen eta Joxe Mari. Sariak: baserriko bi oilasko eta bi botila sagardo.
3- Aranburu eta Aranburu. Sariak: bi txuleta, bi gazta erdi eta bi botila txakolin.
2- Ander eta Iñigo. Sariak: bi trofeo, bi txuleta, onddodun otar bat, bi botila txakolin eta bi gazta erdi.
1-Jose Luis eta Manuel. Sariak: bi txapel, bi pertsonentzako afaria Aialde Berrin, bi txangurru, bi txuleta, bi botila txakolin eta bi gazta erdi.