Jokorako tarterik ez da falta izaten jaietan, ezta Santuenean ere. Musean aritu ziren atzo, igande goiz honetan berriz, irailaren 20an, tokan lehiatu dira auzokide eta herritar hainbat.
Ez zuten tarte txikira fitxak bota beharreko eremua, baina halere, punteria fin askoa agertu dute lehiakideek. Lagunarteko txapelketa izan da baina, txanta gutxirekin, seriotasun handiz aritu dira parte hartzaileak.