Santueneako jaiak

Sortzen eta sorkuntzaz gozatzen belaunaldi gazteena, jaietako azken txanpan

Noaua Aldizkaria

Sormenerako tailerretan aritu eta parte hartzaile gisa, sormen lanetan egoteko aukera izan du belaunaldi gazteenak, Santueneako jaien azkeneko igande goiz honetan.

Sorkuntzaz blaitu dute Santuenea, bere jaietako azken txanpa honetan. Gaztetxoentzako izan da entretenitzeko aukerarik, batez ere, sortzen. Izan ere, hainbat tailer antolatu dituzte Ibai-Ondo elkartearen atarian. Lagunarte giro ederrean, gaztetxoak lasai asko aritu dira sorkuntzari lotutako eskulan ezberdinetan trebatzen eta haien bidelagun izandako gurasoak.

Goizeko lehen zatia, tailer horien bueltan parte hartzen igaro dute Santuenean. Segidan, Lekim artistaren emanaldiaz gozatu eta hitzordu horretako parte hartzaile zuzenak izan dira gaztetxoenak. Arratsaldean segiko du haientzako entretenimenduak Xaiborren emanaldiarekin.