Bertso-afaria ostiralean Santuenean

Noaua Aldizkaria

Santuenea Kultur Elkarteak bertso-afaria antolatu du urriaren 16an Ibai-Ondo elkartean.

Euskal Herriko txapelketa tarteko, bertsozaletasuna lehia betean den honetan, lagunarteko saio ederraz gozatzeko aukera aparta eskainiko du Santuenea Kultur Elkarteak ostiral honetan, urriaren 16an. Izan ere, bertso-afaria antolatu dute, auzoko Ibai Ondo elkartean, punta-puntako hiru bertsolarirekin. Otordu horren bueltan ariko dira bertsotan, Maialen Lujanbio, Ane Labaka, Miren Artetxe. Segidan dituzue, hitzordu horri buruzko xehetasunak:

Bertso-afaria Santuenean
Urriak 16, ostirala

20:30 Bertso-afaria Santueneako Ibai-Ondo elkartean.
Zehaztasunak:
-Bertsolariak: Maialen Lujanbio, Ane Labaka, Miren Artetxe.
-Gai-jartzailea: Onintza Gartzia.
-Menua: txistorra, bakailaoa saltsan, saiheskia, gazta, irasagarra eta intxaurrak, kafea, kopa.
-Txartelak: 40 eurotan salduko dituzte Esnaola janaridendan.

Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.