Iraila hasieran ikasturte berria jarri zuten martxan arratsalde pasa batekin, gero heldu ziren auzoko jaiak eta abiarazi zituzten baita hainbat ikastaro. Santuenea martxan da ordutik eta hala segiko du hurrengo asteotan ere. Izan ere, bertako kultur elkarteak (Santunea K.E.) asteotarako bi tailer antolatu ditu, baita kantu-bazkaria ere:
Santuenea K.E.-ren datozen ekintzak
Azaroak 20, ostirala
17:00 Ontzien dekorazioa “Gure Txikiak” ludotekan.
Azaroak 21, larunbata
17:00 Belarritako eta koilareen tailerra “Gure Txikiak” ludotekan.
Abenduak 6, igandea
14:00 Kantu-bazkaria Santueneako Aialde-Berri sagardotegia. Sebas & Kikek girotuko dute.
Menuak:
-Helduena: txorizo egosia, bakailu tortila, saiheskia eta letxuga, gazta, irasagarra eta intxaurrak. Ura, sagardoa, ardo beltza. Kafea (kopa aparte). Prezioa: 35 euro.
-Haurrena: makarroiak tomate eta txorizoarekin, hanburgesa kroketak eta patatekin. Izozkia. Prezioa: 18 euro.
Txartelak Santueneako Esnaola janari-dendan eta Artzabal jatetxean salgai azaroaren 30era arte, baita santueneake@gmail.com helbidean nahiz 621 09 56 44 telefono zenbaki bidez ere.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.
