Urte amaierarako ekintza sorta antolatu du Santuenea Kultur Elkarteak; lehenengoak, asteburu honetarako. Bi tailer iragarri dituzte ostiral eta larunbat honetarako, azaroaren 20 eta 21erako hurrenez hurren.
Santuenea K.E.-ren datozen ekintzak
Azaroak 20, ostirala
17:00 Ontzien dekorazioa Inma Arroyoren eskutik ludotekan. Prezioak: Santuenea Kultur Elkarteko bazkideek euro bat, bazkide ez direnek 2 euro.
Azaroak 21, larunbata
10:30-13:30 Belarritako eta koilareen tailerra Ibai-Ondo Backyard-ekoen eskutik, Santueneako frontoi ondoko lokalean, 16 urtetik aurrerakoentzat.
Abenduak 4, ostirala
17:30-20:00 Sendabelar tailerra Santueneako frontoi ondoko lokalean, Leire Lazkanoren eskutik: "Gorputzaren zaintza "desodorantea, hortzetako pasta...
Prezioa: Santuenea Kultur Elkarteko bazkideek 15 euro, bazkide ez direnek 20 euro.
Abenduak 6, igandea
14:00 Kantu-bazkaria Santueneako Aialde-Berri sagardotegia. Sebas & Kikek girotuko dute.
Menuak:
-Helduena: txorizo egosia, bakailu tortila, saiheskia eta letxuga, gazta, irasagarra eta intxaurrak. Ura, sagardoa, ardo beltza. Kafea (kopa aparte). Prezioa: 35 euro.
-Haurrena: makarroiak tomate eta txorizoarekin, hanburgesa kroketak eta patatekin. Izozkia. Prezioa: 18 euro.
Txartelak Santueneako Esnaola janari-dendan eta Artzabal jatetxean salgai azaroaren 30era arte, baita santueneake@gmail.com helbidean nahiz 621 09 56 44 telefono zenbaki bidez ere.
Saioetako izen-ematea: santueneake@gmail.com / 621 095 644.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.
