Santueneako kantu-bazkaritarako txartelak eskuratzeko azken astea

Noaua Aldizkaria

Santuenea Kultur Elkarteak abenduaren 6an Aialde Berrin antolaturiko kantu-bazkaritarako txartelak azaroaren 30era arte eskuratu ahalko dituzue.

Urte amaierarako ekintza sorta antolatu du Santuenea Kultur Elkarteak. Asteburuan bi tailer egin dituzte; bat, ontzien dekorazioari lotutakoa, bestea, belarritako eta koilareen tailerra, Ibai-Ondo Backyard-ekoen eskutik.

Abendurako antolatu dituzte hurrengo hitzorduak; hasteko, sendabelar tailerra antolatu dute hilaren 4an. Taldea osatua dute jada, eta izen-ematea itxi dutela jakinarazi dute Santuenea K.E.-tik. Bi egun geroago, kantu-bazkaria antolatu dute. Hitzordu horretarako bai, txartelak salgai izango dituzue azaroaren 30era arte. Lerrootan dituzue xehetasunak:

Santuenea K.E.-ren datozen ekintzak

Abenduak 4, ostirala
17:30-20:00 Sendabelar tailerra Santueneako frontoi ondoko lokalean, Leire Lazkanoren eskutik. Izen-ematea itxita.

Abenduak 6, igandea
14:00 Kantu-bazkaria Santueneako Aialde-Berri sagardotegia. Sebas & Kikek girotuko dute.
Menuak:
-Helduena: txorizo egosia, bakailu tortila, saiheskia eta letxuga, gazta, irasagarra eta intxaurrak. Ura, sagardoa, ardo beltza. Kafea (kopa aparte). Prezioa: 35 euro.
-Haurrena: makarroiak tomate eta txorizoarekin, hanburgesa kroketak eta patatekin. Izozkia. Prezioa: 18 euro.
Txartelak Santueneako Esnaola janari-dendan eta Artzabal jatetxean salgai azaroaren 30era arte, baita santueneake@gmail.com helbidean nahiz 621 09 56 44 telefono zenbaki bidez ere.

Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.