Lapurreta berri bat salatu dute Akerra gaztetxeko kideek

Noaua Aldizkaria 2019ko uzt. 22a, 11:04

Atzo Facebook bidez jakinarazi zutenez, Txokoaldeko gaztetxeak beste lapurreta bat gehiago jasan berri du. Ez da Akerrak duen arazo bakarra. Duela urtebete, goiko solairua "okupatu egin ziguten eta honen ondorioz, kontzertu/ekitaldiak alde batera uztera behartuta ikusi gara". Hemen duzue atzo zabaldu zuten idatzia bere osotasunean.

"Orain dela urtebete inguru Akerra Gaztetxea okupatu ziguten, goiko solairua. Berarekin hitz egiten saiatu arren ez du jaramonik egiten, beraz, honen ondorioz, kontzertu/ekitaldiak alde batera uztera behartuta ikusi gara.
Ostiral honetan, 2019ko uztailak 19an beheko solairuan indarrean sartu eta gauzak apurtu eta lapurtu zituzten, beheko argazkietan ikus dezakezuen bezala (ez da lehenengo aldia). Beste alde batetik Akerrako kide batekin hartuta izanik, deiak, mezuak eta mehatxuren bat ere jaso du kide honek.
Udaletxearen aldetik laguntza eta babesa faltan botatzen dugu. Gaztetxeak 33 urte bete dituen honetan, ateak itxi eta bertan behera uztea ere buruan ibili dugu behin baino gehiagotan. Baina aurrera jarraitzeko gogoa daukagu oraindik!!!".

Akerra gaztetxearen Facebook orrialdetik jaso ditugu bai idatzia eta baita ondoko argazkia ere.