Oria ibaiaren higadura egonkortzeko lanak amaituta

Noaua Aldizkaria 2020ko ira. 10a, 08:04

Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez, amaitu dituzte Txokoalden, Oria ibaiaren higadura egonkortzeko azken hilabeteotan errio ertzean bideratu dituzten lanak.

Uztaila hasieran iragarri zuen Udalak, hobekuntza lanok egitera zihozela. "Oria ibaiak eragindako higadura egonkortzeko lanak hasiko ditu Ura agentziak astelehenean, hilaren 13an, Txokoalden", iragarria zuten. Errioa zeharkatzen duen zubiaren bueltan bideratu dituzte lanok, trafikoari ez diote eragin.

Usurbilgo Udalak uztaila hasieran berri eman moduan, "bioingeniaritza lanak egin dituzte, hau da, egurrezko zutabe batzuk sartu dituzte lurrean, higadurari aurre egin eta ibaiertza natural egonkortzeko erabili ohi dena".

URA agentziak gauzatu ditu lanok.