Txokoargi barrutik

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 27a, 13:33

Txokoargi barrutik ezagutzeko aukera izan dugu larunbat honetako irekiera ekitaldian. Itxura ederra du barrutik. 

Bi solairu, irisgarritasuna bermatzen duen igogailu batekin nahiz eskilarekin lotuak. Goiko aretoko irudiak dituzue ondokoak. Sukalde txiki batekin, mahaiak, apalak, komuna... Ondo hornitua dute, txokoaldetarren bilgunea berria.

Prest dute 2019tik txokoaldetarrek hasita auzolanean diseinaturiko eraikina, Hiritik At! kooperatibak bideratu zuen prozesuan.  Proiektua definitu zuten parte hartze saio haietan. Eraikineko espazioaren antolaketa eta erabileraz, funtzionamendu eta kudeaketaz erabakitzen aritu ziren txokoaldetarrak udal ordezkariekin eta aipatu kooperatibako kideekin batera hiru lan saioetan.

Auzotarren bilgunea
Birgaitu eta berritu egin zuen gerora Udalak eraikina. Sortzea erabaki duten auzo elkarteak kudeatuko du, txokoaldetarren bilgunea izango dena.