Desagerturiko pertsona hilda aurkitu dute

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 22a, 19:53
SOS Deiak-ek zabaldutako argazkia.

Hilda aurkitu dute, azken orduotan Urdaiaga eta Txokoaldetik hurbil, mendi aldean bila zebiltzan 48 urteko gizonezkoa. 

Azkenean hilik agertu da, ostegun eguerdi honetan, azken orduetan bere bila zebiltzan 48 urteko gizonezkoa. Iragan igandetik desagertua zegoen. Uztailaren 18az geroztik etxean falta omen zen. SOS Deiak-ek aditzera eman duenez, gauean zehar "dispositibo handia aktibatu da" Txokoalde eta Urdaiaga inguruan.

Zabaldu duten ondoko argazkiak erakusten duen moduan, Txokoaldeko aparkalekuan ezarri dute koordinazio gunea, bilaketa lanetan dabilen taldeak. Ertzaintzak, txakurren taldeak, Donostiako suhiltzaileek, DYA-k edota Gurutze Gorriak parte hartu dute bilaketa lanetan.