Herrira Begira

Delirium Tremensen Txokoaldeko kontzertua, Ibai Arrietaren begiradapean

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 1a, 09:09

Itzulia den Deliriume Tremens taldeak Sagardo Egunaren  bezperan Txokoaldeko Akerra Gaztetxean eskainitako kontzertua iruditan bildu du NOAUA!-rako Ibai Arrietak.

Gutxitan goza daitekeen moduan eta gunean, formatu txikian, hurbilekoan. 30 urteko isiltasuna hautsi zuen maiatzaren 21ean, Delirium Tremens taldeak, non eta Txokoalden. Ofizialki iragarri gabeko eta lagun arteko emanaldi bereziaz gozatu ahal izan zuten, bertara joan zirenek Akerra Gaztetxekoen eskutik. Gaztetxe atariko aparkalekura atera zuten emanaldia, hitzorduak izan zuen harrera ikusita.

Hantxe zen Ibai Arrieta, taldea eta emanaldia bere begiradapean erretratatzen. Jasotako irudi bilduma, aste honetako aldizkarian duzue, "Herrira Begira" atalean.
 
Usurbildar bat taldean
Mutrikun sortu eta 1985-1991 urte artean jardunean aritu zen talde ezagunak kide usurbildar bat du orain gainera; Haritz Harreguy gitarra-jotzaile eta soinu teknikaria.  Martxoan “Hola tio” izeneko abestia eta bideoklipa aurkeztu zituen Delirium Tremens-ek, “Hordago” zortzi abestiko disko berriaren aurrerapena. Barakaldoko BEC-en eskainitako kontzertuaren ondotik, hurrengo hilabeteetan, Azkena Rock, Euskal Herria Zuzenean edota Hatortxu Rock jaialdietan entzuteko aukera izango da.