Irailaren 24an

Akerra Eguna larunbatean Txokoalden

Txokoaldeko gaztetxearen bueltan arratsalde eta gaupasa antolatu dute irailaren 24an.

Bertsolariak, kontzertuak, elektrotxaranga, mus txapelketa... Arratsalde eta gaupasa ederra antolatu dute larunbaterako, irailaren 24rako, Txokoaldeko Akerra Gaztetxe eraberrituan: Akerra Eguna. Hemen egitaraua:


AKERRA EGUNA
Irailak 24, larunbata
16:00 Mus txapelketa (15:30etan izen-ematea) Txokoaldeko frontoian:
-1. saria: kilo bateko txuleta bana eta txapela.
-2. saria: Lumagorri oilasko bana eta kopa.
-3. saria: txorizo eta gazta bana.
-4. saria: sagardo kaxa bana.

18:30 Elektrotxorongo elektrotxaranga.
21:30 Afaria. Txartelak 10 eurotan Aitzagan salgai.
Ondoren, bertso saioa: Hodei Munduate, Janire Arrizabalaga eta Unai Azpiroz. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
Ondoren, kontzertuak: Ameba, Dj M&M eta Dj Akerra.

Antolatzailea: Akerra Gaztetxea.