Akerra gaztetxea behar bezala omendu dute

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 25a, 12:05

Lehen aldiz Akerra Eguna ospatu zuten atzo Txokoalden. Eguraldi aurreikuspen txarra zela eta, frontoian egin behar izan zituzten ekitaldi guztiak. Mus txapelketa eta Elektrotxorongo elektrotxaranga izan ziren arratsaldeko protagonista, eta gauean, leporaino bete zen frontoia afarirako, bertsolariak ikusteko eta gaueko kontzertuetarako.