Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa larunbatean Txokoalden

Noaua Aldizkaria 2022ko aza. 11a, 09:12

Txokoargi elkarteak antolaturiko ipuin kontaketa saioa larunbat honetan.

Txokoargik antolatuta, Usurbilgo ipuin-kontalariaren emanaldia larunbatean, azaroaren 12an 17:00etan Txokoaldeko auzo elkarte honen egoitzan.

Azaroa Liburutegian
Maite Frankoren ipuin kontaketaren saioaren ostean, Sutegin antolaturiko "Azaroa Liburutegian" zikloak segida izango du hurrengo astean:

Azaroak 15, asteartea
19:00
Garbiñe Larrearekin solasean. Bere “Sendabelarrek dakitena” liburua hartuko dute ahotan.

Azaroak 30, asteazkena
19:00
Euskarazko irakurketa-topaketa Idoia Garzes idazlearekin. Bere "Mendiko gaitza" (Elkar) liburua hartuko dute ahotan. Idazlea bertan izango da. Liburuaren aleak eskuragarri dituzue liburutegian.

Antolatzailea: Usurbilgo Udala.