Belar ukenduen tailerra gaur Txokoalden

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 2a, 08:02

Txokoargi elkartearen eskutik belar ukenduen ikastaroko bi saioetan lehena gaur. Gaur zortzi "Luze edo Motz" emanaldia.

Txokoaldiko auzotarren elkarteak antolatutako zenbait ekintza iragarri dituzte abenduko lehen hamabostaldi honetarako.

Abenduak 2/16 ostiralak
17:30-19:30
Belar ukenduak, hortzetako pasta, enplastoak, alkoholak... egiteko ikastaroa Leire Lazkanorekin.
Izen ematea: 619 591 849 (16:00-18:00). Gehienez 12 lagunentzako lekua.
Prezioa: 20 euro.

Abenduak 9, ostirala
18:30
Luze edo Motz Idoia Torregarairen eta Mirari Martiarenaren emanaldia.
Sarrera: 5 eurotan aldez aurretik Lizardin edo egunean bertan Txokoargin.
Testuaren egileak eta antzezleak:  Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena
Zehaztasunak: "Bakean Dagoena Bakean Utzi emankizunaren haritik jarraituz, ikuskizun honetan generoa hartuko dute umoregai, gure gizartea zertan luze eta zertan geratzen den motz galdetzeko. Horretarako hilekoa, menopausia, ligatzeko teknikak eta sexua izango dituzte hizpide, besteak beste. Kritika eginez, deseraikiz eta barre eginez bazterrak zirikatzen jarraitzeko bueltatu dira!".