TXOKOARGIN

'Luze edo motz' binakako bakarrizketa saioa antolatu dute Txokoalden

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 9a, 09:00

Txokoaldeko auzotarren elkartea da Txokoargi. Akerra gaztetxea zegoen toki berean du egoitza. Azkenaldian hainbat ekitaldi egin dituzte bertan. Datozen egunetarako ere beste hainbat iragarri dituzte. Tartean, Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena umoregileen saioa: ostiral honetan, arratsaldeko 18:30ean hasita.

Txokoargi Txokoaldeko auzotarren elkarteak ekitaldi hauek prestatu ditu datozen egunetarako:

 

Abenduak 9, ostirala

18:30 Luze edo Motz Idoia Torregarairen eta Mirari Martiarenaren emanaldia.

Sarrera: 5 eurotan aldez aurretik Lizardin edo egunean bertan Txokoargin.

 

Abenduak 16, ostirala

17:30-19:30 Belar ukenduak, hortzetako pasta, enplastoak, alkoholak... egiteko ikastaroa Leire Lazkanorekin.

Izen ematea: 619 591 849 (16:00-18:00). Gehienez 12 lagunentzako lekua.

Prezioa: 20 euro.