Ahuntz bat harrapatuta dago Txokoaldeko presa inguruan

Noaua Aldizkaria 2022ko abe. 30a, 12:48

Ahuntza bat aurkitu du herritar batek joan den astean Txokoaldeko presa inguruan ez atzera, ez aurrera. Herritarrak Udaltzaingoari deitu dio pare bat aldiz, baina han jarraitzen du ahuntzak. Ahuntza salbatzeko gai izango den norbaiten laguntza eskatu du herritarrak dela babeslekua, dela guarda edo hau salbatzeko gai izan daitekeen norbait.