Ekainaren 14an

Ur-hornidura etengo dute ordubetez Txokoalden

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 10a, 11:30

Datorren asteazkenean ur-hornidura etengo dute Txokoalden ordubetez.

Adi, Txokoalde inguruan bizi zaretenok. Usurbilgo Udalak ohartarazi duenez, datorren asteazkenean, ekainaren 14an, ur hornidura etengo dute Txokoalden. Ordubeteko mozketa izango dela aurreikusi dute, asteazken goizeko 11:00etan hasi eta 12:00ak arte luzatuko dute. Saneamenduko lanek eragingo dute horniduraren etenaldi hori.

Bide mozketak
Gogoan izan, bestalde, N634 errepideko errei bat itxita dagoela bi eremuetan; batetik, Troia eta Txikierdi artean egiten ari diren hobekuntza lanen zonaldean, baita Kalezarko zaintzadun etxebizitzen auzune berriaren parean ere. Hara igotzeko egingo duten autobus geltoki berria eraikitzeko lur mugimenduengatik asteburu honetan, astelehen goizaldeko 5:00ak arte itxita egongo da N634 errepideko errei bat zonalde horretan. Baita hurrengo asteburu osoan ere, ekainaren 16an gaueko 22:00etan hasi eta hilaren 19ko goizaldeko 5:00ak arte.

Bi eremu horietan semaforo batek kudeatuko du ibilgailuen joan etorria.