Ur-hornidura etengo dute ordubetez Txokoalden asteazken goizean

Noaua Aldizkaria 2023ko eka. 13a, 08:20

Asteazken honetan ur-hornidura etengo dute Txokoalden ordubetez.

Adi, Txokoalde inguruan bizi zaretenok. Usurbilgo Udalak ohartarazi duenez, asteazken honetan, ekainaren 14an, ur hornidura etengo dute Txokoalden. Ordubeteko mozketa izango dela aurreikusi dute, asteazken goizeko 11:00etan hasi eta 12:00ak arte luzatuko dute. Saneamenduko lanek eragingo dute horniduraren etenaldi hori.

Bide mozketak
Gogoan izan, bestalde, N634 errepideko errei bat itxita egongo da bi eremuetan; batetik, Troia eta Txikierdi artean egiten ari diren hobekuntza lanen zonaldean, baita Kalezarko zaintzadun etxebizitzen auzune berriaren parean ere. Hara igotzeko egingo duten autobus geltoki berria eraikitzeko lur mugimenduengatik iragan asteburuan bezala, datorrenean ere, itxita egongo da N634 errepideko errei bat zonalde horretan; ekainaren 16an gaueko 22:00etan hasi eta hilaren 19ko goizaldeko 5:00ak arte.

Bi eremu horietan semaforoek kudeatuko dute ibilgailuen joan etorria.