Ordua: 18:00.
Tokia: Txokoaldeko Txokoargi auzo elkartearen egoitza.
Zehaztasunak: "ETS Eusko Trenbide Sarearen proiektuari zenbait alegazio jarri zizkion udalak, auzotarrekin landu ostean, asmo eta helburuekin bat egin arren, ez zeudelako ados obra planteatzeko moduarekin, eta zenbait hobekuntza egiteko eskatu zuten: besteak beste, N634 errepidetik Txokoalderako sarbidea egokitzea, zubia birgaitzeko konpromisoa hartzea eta tren zerbitzua berreskuratzea. Obrara iristeko bidea aldatzeko ere eskatu zuten, bide berri bat proposatzearekin batera, zeina etorkizunean Usurbil eta Orio lotuko dituen bidegorria izan daitekeen. Datorren asteko bileran, ETS-ren trenbidea bikoizteko proiektuari aurkeztutako alegazioen eta izandako azken hartu-emanen berri emango diete Txokoaldeko bizilagunei".
Deitzailea: Usurbilgo Udala.