2. Akerra Eguneko afaritarako txartelak eskuratzeko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 19a, 09:52

Akerra Gaztetxeak larunbaterako Txokoalden antolatu duen afari giroturako txartelak erosteko azken eguna da gaurkoa, urriaren 19a. 

Iazko edizio jendetsuaren ostean, bigarren edizioaren atarian dira. Txokoalde gogotik girotuko duen 2. Akerra Egunaz ari gara. Larunbat honetarako, urriaren 21erako gaualdi berezia iragarri dute bertan. Akerra Gaztetxekoen eskutik, herri afaria antolatu dute, eta afalosterako bertso saioa eta kontzertu gaua. Aipatzekoa, bertsolarien artean, herrikide bat igoko da oholtzara; Harri Agirresarobe. Adi, bestalde, auzoko frontoian ospatuko den otordurako txartelak ostegun hau, hilaren 19a baino lehen eskuratu ahalko dira Txiribogan.

2. Akerra Gaztetxea
Urriak 21, larunbata
21:30 Herri afaria. Afariko txartelak urriaren 19ra arte Txiribogan salgai.
23:00 Bertso saioa: Harri Agirresarobe, Hodei Munduate, Maide Garmendia. Gai jartzailea: Felix.
Ondoren, kontzertuak: Armosu, Itzek, Pisoo & OPH, Dj Arroltze ta Zingarra.

Antolatzailea: Akerra Gaztetxea.