2. Akerra Eguna larunbatean Txokoalden

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 20a, 08:40

Akerra Gaztetxeak bertsoz eta musikaz giroturiko herri afaria antolatu du larunbat honetarako, urriaren 21erako.

Iazko edizio jendetsuaren ostean, bigarren edizioaren atarian dira. Txokoalde gogotik girotuko duen 2. Akerra Egunaz ari gara. Larunbat honetarako, urriaren 21erako gaualdi berezia iragarri dute bertan. Akerra Gaztetxekoen eskutik, herri afaria antolatu dute, eta afalosterako bertso saioa eta kontzertu gaua. Aipatzekoa, bertsolarien artean, herrikide bat igoko da oholtzara; Harri Agirresarobe.

2. Akerra Gaztetxea
Urriak 21, larunbata
21:30 Herri afaria. Afariko txartelak urriaren 19ra arte Txiribogan salgai.
23:00 Bertso saioa: Harri Agirresarobe, Hodei Munduate, Maide Garmendia. Gai jartzailea: Felix.
Ondoren, kontzertuak: Armosu, Itzek, Pisoo & OPH, Dj Arroltze ta Zingarra.

Antolatzailea: Akerra Gaztetxea.