Txokoaldeko zubia itxita etzi bost orduz

Noaua Aldizkaria 2023ko urr. 24a, 08:55

Saneamendu lanengatik zenbait orduz itxita egongo da Txokoaldeko zubia ostegunean.

Txokoaldeko sarbide eta irteera ere baden Altzonazko zubia itxita egongo da zenbait orduz, datorren ostegunean, urriaren 26an. Hala jakinarazi berri du Usurbilgo Udalak. Saneamendu lanak tarteko, itxi egingo dute zubia bost orduz; ostegun goizeko 9:30etan hasi eta eguerdiko 12:30ak arte lehenik; baita gerora ere, 14:00-16:00 artean, Udaletik ohartarazi dutenez.

Kaparotz ondoan lanean
Usurbildik Aginagarako bidean, bestalde, gogoan izan Kaparotz pasa eta gutxira berritze-lanetan dutela N634 errepidea. Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri duenez, Kaparotzetik gertuko N634 errepideko baranda kendu eta hormigoizko hesi berri bat jarriko dute. Lanak iraun bitartean, errei bat itxiko dute. Behin-behineko semaforo baten bidez bideratuko dute trafikoa. Azaroaren 19ra arte luzatuko dira lanak.

Allerruko zubia
Bugati aldetik Zubietarako sarbideetako bat da, N1 errepide gainetik igarotzen den Allerruko zubia eraistekoak direla berri eman du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Asteburu honetan bertan botako dutela ohartarazi dute. Gogoan izan, lanokin biribilgune bat eraiki nahi du Diputazioak N1 errepide gainean. 

Lanok tarteko, asteburuan Zubieta zeharkatuko duen 26. Lasarte-Oria Bai! herri kroseko ibilbidea egokitu du antolakuntzak.