Txokoalden bada mugimendua azkenaldian. Urria amaieran bigarren Akerra Eguna antolatu zuen gaztetxeak auzoko frontoian egin zuten afariarekin. Bertsolariek eta musikariek girotu zuten afalostea. Hilabete hasieran Erroizpe elkarteak Kultur Asteburua antolatu zuen eta orain, Txokoargi auzo elkartearen txanda izango da. Magia, musika eta ogia egiten ikasteko tailerra antolatu dute hilaren 18 eta 19rako.
Txokoargi auzo elkartekoen ekintzak
Azaroak 18, larunbata
17:00 Txoborro magoaren "Gezur gehiegi" magia ikuskizun harrigarria.
Zehaztasunak: "Den-denak gezurtiak gara baina Txoborrok gezurrak ogibide bihurtu ditu. Iruzurrak medio, bere ikuskizunak komedia eta magia lantzen ditu. Poligrafo bati esker, gure barnean dugun gezurti ezkutua argitara emango du. Ikuskizunean zehar, ikuslego osoa hipnotizatuko du, ikusle batek bere dirua galduko du eta munduko piztiarik arriskutsuenen itzalak agertuko dira. Ala ez. Baliteke hipnosia iruzur erraldoi bat izatea, inork ere dirurik ez galtzea eta itzalak eskuen koordinazio zehatza besterik ez izatea. Baliteke dena gezurrak izatea. Gezur gehiegi".
19:30 Zallek taldearen kontzertua.
Azaroak 19, igandea
10:00-12:00 Ogia egiteko ikastaroa. "Idoiak erakutsiko digu etxean ogia egiten".
Izen-ematea: aurrez, 17:00-19:00 artean 619 591 849 telefono zenbakian.
Prezioa: 10 euro.
Tokia: Txokoargi elkartea.
Antolatzailea: Txokoargi elkartea.