The Bedbreakers Txokoalden

Noaua Aldizkaria 2024ko api. 12a, 08:13

Kontzertu akustikoa eskainiko du talde honek larunbat eguerdian, Txokoaldeko Erroizpe elkartearen atarian.

Nagore eta Jorge Errenteriako bi musikariek osatzen dute The Bedbreakers taldea. Erroizpe elkartetik aditzera eman dutenez, "musika lasaia egiten dute, entzule denentzat egokia". Erroizpe elkartearen atarian arituko dira, larunbat honetan, hilak 13, eguerdiko 12:30ean.


Kontzertu gaua Aginagan
Aginagako Eliza Zaharra Elkargunek kontzertu gaua antolatu du maiatzaren 4an, 22:30etan. Batetik, Loita Amada galizarrak izango dira Aginagan. Talde galizarrarekin batera, etxeko bi talde gonbidatu dituzte Eliza Zaharra Elkargunera; Rukula eta Zaparra. Sarrerak eskuragarri dituzue usurbilkultura.eus plataforman edota Aginagako Arrate tabernan.


Aitzagaren urtemuga festa
Kultur elkarte honen 30. urtemuga festarako sarrerak ere eskuragarri dituzue:

Ekainak 1, larunbata
Egun osoko jaialdia:
13:00 Ekitaldia.
13:30-14:00 Fanfarrikant Brass Band.
14:00 Herri-bazkaria
18:00 Fanfarrikant Brass Band
19:30 Gunearen irekiera Dj Jotatxorekin
22:00 Kontzertuak: Olaia Inziarte, Delirium Tremens, Zea Mays, Dj Jotatxo.
*Afaltzeko aukera izango da.

Sarrerak: usurbilkultura.eus plataforman edota Aitzagan salgai.
Antolatzailea: Aitzaga kultur elkartea.