Santueneako hainbat familia haurrak hartuta Txokoaldera joan dira oinez eguraldi onak lagunduta. Orduerdiko bidea egin ostean, Txokoalden hamaiketakoa egin eta orientazio jolasak egiteko aukera izan dute.
Ez da lehen aldia Santuenea Kultur Elkarteko kideek halako planak proposatzen dituztena auzoko haurrak entretenitzeko, baina ezin hobeki funtzionatzen diela erakutsi dute hainbatetan.