Asier Kidam Txokoargin
Etxeko txikienei zuzenduriko eskaintzari lotutako hurrengo hitzordua Txokoalden antolatu dute. Txokoargi auzo elkartetik iragarri dutenez, Asier Kidam magoa bertan izango da datorren azaroaren 9an, larunbat arratsaldez, 17:30etan.
"Izurde Mutikoa"
Haurrei zuzenduriko negu parteko euskarazko zine zikloa hastera doala iragarri dute Usurbilgo Udalak eta Ziortza Gazte Elkarteak. Lehen proiekzioa, iganderako, azaroaren 10erako iragarri dute, ohi bezala 17:00etan Sutegin. Sarrerak 3,20 eurotan eskuratu ahalko dira aurrez, usurbilkultura.eus plataforman. “Izurde Mutikoa” da negu amaierara arte hilero eskainiko den proiekzioaren baitan, estreinakoz eskainiko den filmaren izenburua.
Albiste honi atxikitako bideoan duzue ikus-entzunezkoaren trailerra. Hemen sinopsia: "Izurde batzuek itsasoan aurkitzen duten haur bat erreskatatzen dute eta bere familiako beste bat bezala hazten dute. Kezkarik gabeko bizitza bizi du olatuen azpian, munstro gaizto batek itsaspeko munduaren gaineko boterea hartzen duen arte. Umea lehorrera erbesteratzen dute, eta Murvarid kapitain onberak han hartzen du. Kapitainaren eta Bola de Nieve izurdearen lagun leial eta ia anaiaren laguntzarekin, haurrak bidaia bat egiten du bere benetako jatorriaren misterioa argitzeko".