Ogia egiten ikasi dute dozena erdi lagunek Txokoargin

Noaua Aldizkaria 2024ko aza. 23a, 16:06

Arto ogia egiten ikasten aritu da koadrilatxo bat goizean Txokoargin. Oreari buelta eta buelta aritu ostean, ogia eder bat egin dute.

Gozogintza, ogigintza... jende askori arreta ematen dio sukaldean oreak egin eta produktuak egiteak, baina jende askok ez daki nondik hasi ere. Gaur goizean, jakintza maila eta mota ezberdinetako lagunak bildu dira Txokoargin Idoia Artuzamunoaren gidaritzapean arto ogia egiteko.

Jakintzak partekatzeko aukera ederra izan dute, teknikak eta bakoitzaren maniak kontuan hartuta. Mila ogi mota daudenez, teknikak ere beste hainbeste izan daitezke, eta bakoitzaren gustuen arabera alda daitezke. Bi orduko saioan, ogia egiteaz aritu dira eta ogi bikain bat egin eta jateko aukera izan dute dozenaerdi pertsonak.