Hilabete baino gutxiago falta da errege magoen bisita jasotzeko, eta heldu asko opilarekin pentsatzen arituko da. Urtetik urtera gehiago dira gozotegietara jo beharrean etxeko sukaldean opila egitea erabakitzen dutenak. Horregatik, goizean ikastaroa egin dute Txokoargin orearen sekretuak ezagutzeko.
Idoia Artuzamunoaren gidaritzapean, lau pertsona elkartu dira mahaiaren inguruan eta orea zapaldu eta bueltak emanda lortu dute euren bizitzetako lehen errege opila egitea. Prozesuan aurkitu dituzten zalantzak argitu eta gozogintzan dituzten sekretuak elkarbanatu dituzte behin urtarrilaren 5a iritsita etxekoak eta lagunak txunditzeko. Orduan izango dute benetako proba.