Whatsapp taldeetan azken orduotan hedaturiko bideoa duzue albiste honi atxikitakoa. Irudiotan duzue protagonista nagusi eta bakarra; basurde bat. Beste behin, mendi aldetik behera jaitsi eta herrigunera gerturatu dena. Txokoalde eta Santuenea arteko erribera inguruan ikusi dute eta albiste honi atxikitako bideoan grabatu asteburuan.
Deigarria, aipatu animaliak bideoa grabatzen ari direnak ikustean duen erreakzioa.
Ez da halakorik ikusi ahal izan den lehen aldia. Abendu hasieran, herrikide batek gauez egin zuen topo basurde batekin baita, Santueneatik Zubietara bidean. Gogoan izango dituzue baita, covid19ak eragindako osasun krisialdi betean ginela, herri erdiguneraino bertaraino hurbildu ziren 2021eko negu hura.