"Ametsen mundua" antzezlana ostiralean Txokoargin

Noaua Aldizkaria 2025eko azaroaren 10a

Patata Tropikala taldekoen emanaldia antolatu du Txokoaldeko Txokoargi elkarteak azaroaren 14an.

Txokoaldeko Txokoargi elkarteak antolaturiko antzezlana ostiral honetan, azaroaren 14an izango da, arratsaldeko 17:30etan aipatu Txokoargiren egoitzan. Sarrera 2 eurotan eskuratu ahalko da emanaldi egunean bertan. “Patata Tropikalak berriro ere izugarrizko abenturan murgilduko gaitu. Bertan, txotxongiloak, antzerkia, umorea eta irudimena dantzan ikusiko ditugu”.

Saio horretan, "zapatari batek zapatak saltzen ditu, baina ez dira zapata arruntak, ezin ditu edonork jantzi, ausarta, sentibera eta burua erabiltzen jakin behar da zapata hauek janzteko… Ametsek, gure protagonistak, zapatak jantziko ditu eta izugarrizko abenturan murgilduko da”, aurreratu dute.

Ametsen munduan, "Rem ametsen munduko atezaina, ezagutuko du. Honek, ametsen mundua arriskuan dagoela ohartaraziko dio. Amets, amets gaiztoen makinatik salbatu beharko gaitu, mugikor eta pantailetatik hain zuzen, Lo aztia aurkitzen duen bitartean. Bestela, guztiok, hemendik aurrera irudimena galduko dugu eta robot eta makinetan bihurtuko gara. Lortuko al du???". Erantzuna, ostiralean, azaroaren 14an, Txokoargin.