Harribitxi bat baino gehiago aurki daiteke, Txokoaldeko Txokoargi auzo elkarteak antolaturiko argazki erakusketan. Ostegun honetan, martxoaren 12an ireki dute. Bertan, ikusgai dituzue aurreko hamarkadetako auzoa eta bertan bizi izandako auzokideak, aurpegi ezagun askoak denak, haietako hainbat jada bizi ez direnak, baina oroitzeko aukera aparta eskainiko dutenak. Beste hainbat bizi direnak, haien bizitzako eta auzoaren historiako pasarte bat baino gehiago gogora ekartzea ahalbidetuko dutenak.
Erakusketara joandako lehen bisitarien artean ikusmin handia piztu dute irudiok. "Txokoalde eta txokoaldetarrak Don Julian Txikiren begiradatik" du izenburu erakusketak. Haren argazki bildumako lagin bat da Txokoargik ikusgai jarritakoa. Nabarmentzeko moduko ahalegina egin du erakusketarako argazkien hautaketa lanetan Iñaki Labaka auzokideak. Izan ere, bi mila bat argazkiko artxibotik 50 pasatxo aukeratu ditu, igandera arte, martxoaren 15era arte ikusgai izango dituzuenak, aipatu moduan, Txokoaldeko Txokoargi auzo elkartearen egoitzan. Ordutegi honetan bisitatu ahalko duzue erakusketa:
-Martxoak 13, 16:30-18:30.
-Martxoak 14-15, 10:00-12:00.