Giro eder eta biziko Andatza Eguna gaurkoa

Andatza Egun eguzkitsu, fresko eta baina alaia izan da gaurkoa. Balorazio bat egitekotan, garrantzitsuena; bizi asko segitzen duela maiatzeko lehen igandean Andatzara igotzeko ohiturak.

2019ko edizio hau ere elkarlanean atera da aurrera; Andatza M.K.K.-k antolatu du, Santueneko lagunekin elkarlanean. Santuenekoak izan dira mendi buelta egin eta gailurrera helduta, ibiltariak hamaiketako ederrarekin indarberritu dituztenak. Jolasteko proposamena erantsio diote aurtengoan, Udarregi Ikastolak, Usurbilgo Udalak eta NOAUA! K.E.-k sustaturiko Zirimarako kideek.