Urdaiagako jaietako egitaraua ere prest, auzoa Xanistebanetan abuztuaren 2tik 4ra

Noaua Aldizkaria 2019ko uztailaren 19a

Zubietako jaiak amaitu eta berehala, atseden egun bat bizi eta festara berriz! Urdaiagan jai izango dute abuztuaren 2tik 4ra; haur jolasa, kontzertu, dantzari eta bertso-afariaren bueltan.

San Estebango Jai Batzordeak auzoko plaza 48 orduko festa giroan murgilaraziko duen egitaraua josi du:

URDAIAGAKO JAIAK
Abuztuak 2, ostirala
17:00 
Txupinazoa.
Jarraian, helduen jolasak.
21:00 Musikarien afaria.
Gauean: Zaparra, Rukula, Joxpa Erroomeria.

Abuztuak 3, larunbata: San Esteban Eguna
11:00 
Meza nagusia.
Ondoren, paxientxi eta ardo goxo banaketa.
Jarraian, herriko dantzariak.
15:30-16:00 Muserako izen ematea.
16:00 Mus txapelketa.
17:00 Umeentzako eskulan tailerrak.
18:30 Buruhandiak.
21:00 Herri afaria.
23:00 Bertsolariak: Jon Maia, Eli Pagola eta Iker Zubeldia. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
Jarraian, Trikizio.

Abuztuak 4, igandea: Umeen Eguna
10:00 
Umeen jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria: norberak ekarri, bertan edaria eta postrea banatuko dira.
16:30 Umeentzako Dj Kaktus, diskofesta.
Ondoren, txokolate jana.
Jarraian, buruhandiak.

Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.