[IRUDITAN] Hasi dira Urdaiagako Sanestebanak

Noaua Aldizkaria 2019ko abu. 2a, 19:22

Txupinazoarekin bat hasi dira Urdaiagako jaiak. Helduen jolasak egin dituzte jaiei hasiera emateko: txikilin jana, balde jolasa, puzgarriak lehertzea... Gauean Zaparra, Rukula eta Joxpa izango dira oholtzan.

URDAIAGAKO JAIAK
Abuztuak 2, ostirala
17:00 
Txupinazoa.
Jarraian, helduen jolasak.
21:00 Musikarien afaria.
Gauean: Zaparra, Rukula, Joxpa Erroomeria.

Abuztuak 3, larunbata: San Esteban Eguna
11:00 
Meza nagusia.
Ondoren, paxientxi eta ardo goxo banaketa.
Jarraian, herriko dantzariak.
15:30-16:00 Muserako izen ematea.
16:00 Mus txapelketa.
17:00 Umeentzako eskulan tailerrak.
18:30 Buruhandiak.
21:00 Herri afaria.
23:00 Bertsolariak: Jon Maia, Eli Pagola eta Iker Zubeldia. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
Jarraian, Trikizio.

Abuztuak 4, igandea: Umeen Eguna
10:00 
Umeen jolasak eta pintura lehiaketa.
13:00 Buruhandiak.
14:00 Haur bazkaria: norberak ekarri, bertan edaria eta postrea banatuko dira.
16:30 Umeentzako Dj Kaktus, diskofesta.
Ondoren, txokolate jana.
Jarraian, buruhandiak.