Kultur Bira

Gaurko ibilaldi neurtua tarteko, Urdaiagara igotzeko bidea itxita

Usurbilgo Kultur Biraren baitan ibilaldi neurtua antolatu dute igande goiz honetarako, Urdaiagatik Andatzara. Hitzordu hau tarteko, Urdaiagara igotzeko bidea ibilgailuentzat itxita izango da egunean zehar, bertako bizilagunentzat izan ezik.

Igande goizeko (uztailak 5) 8:30etan hasi eta arratsaldeko 19:00ak arte itxita izango da Urdaiagara igotzeko bidea. Urdaiaga auzunetik hurbilen dauden bidegurutzeetatik hain zuzen. Tartean, autobus geltokiaren markesina paretik, Zabalea nahiz Txokoalderantz joateko bidegurutzetik Urdaiagako plaza aldera igotzeko aldapa itxita izango da.

Iganderako egunpasa antolatu da Urdaiagan, Usurbilgo Kultur Biraren baitan. Ibilaldi neurtua hain zuzen, San Esteban ermita aurreko plazatik Andatzara. Goizeko 9:00etan finkatu dute biltzeko hitzordua, aurrez izena emana dutenek. Ekimen hau tarteko, itxiko dute bidea ibilgailuentzat uztailaren 5ean, bertako bizilagunentzat izan ezik. 


UZTAILAK 5, IGANDEA
09:00 Ibilaldi neurtua Urdaiagako plazatik Andatzara.
“Urdaiagatik abiatuta, taldekako ibilaldi neurtua egingo dugu Andatzatik barrena. Horretarako, antolatzaileek zehaztutako orduan eta lekuan egon beharko dute parte hartzaileek. Itzuleran, piknik moduko bat egiteko aukera izango dute San Estebanen bertan, trikitilariek alaituriko giroan. Jana etxetik eraman beharko da, eta edaria antolatzaileek banatuko dute (ura eta sagardoa)”.
Izen-ematea: sanestebanjaiak@gmail.com helbidera jarraian zehazturiko informazioa bidali beharko da: taldekide kopurua (10 gehienez), eta arduradun baten izen-abizenak. Ibilaldiaren abiatze ordua arduradun horri jakinaraziko zaio, mezu elektroniko bidez.

Oharrak:
-Sarrerak aurrez eskuragarri usurbilkultura.eus webgunean.

Informazio gehiagorako:
943 371 999
usurbilkultura.eus

Antolatzaileak: Jexux Artze K.E., Agiñako Eliza Zarra herri elkargunea, San Estebango Jai Batzordea, Herriko Artixtak, Hitz-Aho Udarregi Ikastolako guraso elkartea, Santueneko Jai Batzordea, Xauxar Txosna Batzordea, Atxegaldeko Jai Batzordea, Usurbilgo Jai Batzordea, Usurbilgo Udala.