Ura ez galtzeko "San Esteban 2" ur deposituko zati bat irazgaiztu dute

Noaua Aldizkaria 2020ko urr. 8a, 08:20
"San Esteban 2" ur depositua. Argazkiaren egilea: Usurbilgo Udala.

PVC xaflen bidez "San Esteban 2" ur deposituko zati bat irazgaiztu dutela berri eman du Usurbilgo Udalak. Hartara, "ura galtzea saihestuko da".

"San Esteban 2" ur deposituak dituen bi ontzietatik batean, ura bertatik kanpora isurtzen ari zen. Arazoa konpontzeko eta ura galtzea saihesteko, PVC xaflak jarri dituela berri eman du Usurbilgo Udalak. Modu honetan, "San Esteban 2 ur deposituko zati bat irazgaiztu du udalak", adierazi dute. Beste ontzian ere lehendik antzeko lanak egindakoa da Udala. "Ur depositu horrek bi ontzi ditu: horietako batek Aginaga hornitzen du, eta besteak, kaxkoa. Ura kaxkora bideratzen duen ontzia irazgaiztu du, PVC xaflak jarrita. Izan ere, ura ontzitik kanpo ari zen isurtzen: xafla horiekin, ur hori galtzea saihestuko da. Duela bi urte irazgaiztu zen Aginagako ontzia".

Aldaketa hau, ur horniduran egiten ari diren hobekuntza lanen baitan kokatzen du Udalak. “Herritarrek ez dute nabarituko euren egunerokoan, baina uraren horniduran hobekuntzak egiten jarraitzen du udalak, eta lan horri esker, gure ura hobeto aprobetxatuko dugu”.