2020/12/19 09:00-12:00

Irteera

Andatzako altxorrak gertutik ezagutzeko txangoak

Andatzako altxorrak gertutik ezagutzeko txangoak
Andatza, Urdaiaga

Ordutegia: 09:00-12:00.
Tokia: Andatza.
Zehaztasunak: "Asteotan egin diren "Andatzako altxorrak: errotarri, mugarri eta aztarna arkeologikoak" jardunaldiak borobiltzeko, Sutegiko solasaldietan hizpide izan diren altxorrak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da adituen eskutik".
Oharrak: "Egungo osasun krisialdira egokitutako hitzorduak izango dira: gehienez seiko taldeetan abiatuko dira irteerak ordu tarte horretan, hogei minuturo Igartzazabal baserri paretik. Sei kilometroko ibilaldiak izango dira. Irteera hauetarako izena abenduaren 17a baino lehen eman beharko da usurbilkultura.eus atarian. Gehienez 54 lagunentzako lekua egongo da. "Udalak adieraziko die izena emandakoei zein ordu-tarte dagokien".
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.