Sanesteban egokituak

Ospakizun egun berezia larunbatean Urdaiagan

Iazko Kultur Biraren baitan egin zuten ibilaldia.

Ohiko Xanisteban jairik ospatzeko modurik izan ez arren, egungo osasun krisialdira egokitutako zenbait ekintza iragarri ditu Jai Batzordeak larunbat honetarako, abuztuaren 7rako.

Goiz parterako, txupinazoa jaurti eta mendi martxa bikoteka. Bazkalosterako mus txapelketa Txokoaldeko frontoian. Hitzorduotarako izena aurrez bideratu beharko da Antxeta tabernan edo sanestebanjaiak@gmail.com helbidera idatzita.

Arratsalde eta gau parterako beste bi ekintza; Alaia Martin, Oihana Iguaran, Ane Labaka bertsolarien saioa afalaurretik. Gauez Viafara eta Kilimak taldeen kontzertuak. Ekintza hauetarako aldiz, izena aurrez bideratu behar zen usurbilkultura.eus plataforman.


XANIXTEBAN EGUNA URDAIAGAN
Abuztuak 7, larunbata
09:45 Txupinazoa.
10:00 Mendi martxa.
Izen ematea: bikoteka, sanestebanjaiak@gmail.com helbidean edo Antxeta tabernan.
16:00 Mus txapelketa Txokoaldeko frontoian:
Izen ematea, abuztuaren 6a baino lehen: bikoteka, sanestebanjaiak@gmail.com helbidean edo Antxeta tabernan.
Sariak:
1. saria: marisko bandeja bana, txapela eta txanpain botila.
2. saria: urdaiazpiko paleta bana, kopa eta txanpain botila.
3. saria: kilo bateko txuleta bana eta txanpain botila.
4. saria: txorizo eta gazta bana eta txanpain botila.
19:00 Bertsolariak: Alaia Martin, Oihana Iguaran, Ane Labaka. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. 
Izen ematea doan, abuztuaren 5a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian. 
Edukiera: 90 lagun.
22:00 Kontzertuak: Viafara eta Kilimak.
Izen ematea doan, abuztuaren 5a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian. 
Edukiera: 90 lagun.

Antolatzailea: Sanestebango Jai Batzordea.
Oharrak: 
-Sanestebango Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen ezbeharren kargu egingo.
-Antolatzen diren ekintzetan protokoloak ezartzen dituen neurriak errespetatzea derrigorrezkoa izango da.