Kultur Bira

Mendi martxarekin ekin diote Xanisteban egun bereziari

Covid19ak bigarren urtez ohiko Xanistebanak ospatzea eragotzi du Urdaiagan. Auzoko Jai Batzordeak ordea, ospakizun egun alternatibo bat prestatu du larunbat honetarako, abuztuaren 7rako. Auzoa inguratuko duen mendi martxarekin ekin berri diotena, mus txapelketa, bertso saioa eta kontzertu gaua lotuko dituena. Txupinazoa jaurtita ekin diote egun bereziari.

XANIXTEBAN EGUNA URDAIAGAN
Abuztuak 7, larunbata
16:00 Mus txapelketa Txokoaldeko frontoian:
Izen ematea, abuztuaren 6a baino lehen: bikoteka, sanestebanjaiak@gmail.com helbidean edo Antxeta tabernan.
Sariak:
1. saria: marisko bandeja bana, txapela eta txanpain botila.
2. saria: urdaiazpiko paleta bana, kopa eta txanpain botila.
3. saria: kilo bateko txuleta bana eta txanpain botila.
4. saria: txorizo eta gazta bana eta txanpain botila.
19:00 Bertsolariak: Alaia Martin, Oihana Iguaran, Ane Labaka. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. 
Izen ematea doan, abuztuaren 5a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian. 
Edukiera: 90 lagun.
22:00 Kontzertuak: Viafara eta Kilimak.
Izen ematea doan, abuztuaren 5a baino lehen, usurbilkultura.eus atarian. 
Edukiera: 90 lagun.

Antolatzailea: Sanestebango Jai Batzordea.
Oharrak: 
-Sanestebango Jai Batzordea ez da jaietan gerta daitezkeen ezbeharren kargu egingo.
-Antolatzen diren ekintzetan protokoloak ezartzen dituen neurriak errespetatzea derrigorrezkoa izango da.