Oholtza gainean, Alaia Martin, Oihana Iguaran eta Ane Labaka bertsolariak. Gai-jartzaile lanetan, Amaia Agirre. Aurkezpen erronda lanak egin dituen bertso sortan, ezin aipatu gabe utzi bigarren urtez, covid19aren eraginez ospatu ezin izan diren jaiak. "Normalean San Esteban, gaur San Ezteban", zioen Alaia Martinek.
Beste hainbat gai ere jorratu dituzte Urdaiagako plazako oholtza gainetik; koronabirusak eragotzitako lagun arteko bidaia, olinpiar jokoek plaza publikora ekarri duten buruko gaixotasunen gaia, Santiago bidea...
Afalaurreko bertso saioak, afalosteko kontzertu gauari txanda pasa egingo dio. Larunbat gaueko 22:00etan hasita, Viafara eta Kilimak taldeen kontzertuak Urdaiagan.